Aurreikuspenak gainditu eta berrehun ikusle inguru hurbildu zen astearte iluntzean Basterora, “Heriotzaren triangelua” ikus-entzunezkoa ikustera. Saioa hasi aurretik Basteroko atarian ikusgai zeuden garai hartako argazkiak eta hemerotekako prentsa albisteak. Ikusle askorengan eragina izan zuten gertakari haiek, gertu gertutik bizi izan zituztelako. Ez diren gutxi izan, horregatik, gertakari haien inguruan egindako dokumentalarekin hunkitu zirenak. Heriotza eta beldurra eragin zuten gertaera haiek.