Aurre estreinaldia ostiral honetan, Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 13a, 10:36

Eskarmentu eta maila handiko hiru aktore elkarrekin ikusteko aukera izango da ostiral honetan Saroben, iluntzeko 19:00etan hasita. Joxe Ramon Soroiz, Kandido Uranga eta Ramon Agirre Euskal Herrian barrena Heroiak antzezlanaren aurkezpen saoiei ekin aurretik urnietarren aurrean arituko dira.

Sinopsia:

Euskarazko antzezlanaren itzulpena Ramon Agirre aktoreak berak egin du, eta zuzendari lanetan Begoña Bilbao arituko da. Sinopsia hauxe da: “Hiru beterano  gerran aritutako soldaduentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzaren joanari so. René herrena dago, Gustavek agorafobia du eta Fernandek zorabioak izaten ditu sarri, buruan duen metraila pusketaren erruz… Gerraren ajeak. Gure hiru heroiek zahar-egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Nora ordea? Indotxinara? Aldameneko Herrira? Edo haizeak lizarrak inarrosten dituen tontorrera?”. Sarrerak dagoeneko salgai daude eta emanaldia hasi baino ordubete lehenago lehiatilan ere eskuragarri izango dira. Prezioa 4 eurokoa da.
Ostiral honetan, beraz, maila handiko euskal antzerkiaz gozatzeko aukera izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!