Ezaguna da Valentinek bere bizitzako urte asko eman zituela bolondres gisa besteei laguntzen. Gurutze Gorriko kide gisa, han eta hemen ibiltzen zen beharra zegoen kasuetan; bere bizitzako azken urteetan, gainera, elkarteko lehendakari bezala. Bere azken urte eta hilabeteetan erakutsitako bizi-grinak erakusten du Valentinen maila zernolakoa zen, gaixotasunak gogor kolpatu bazuen ere, ahal zuen neurrian bere zereginetan jarraitu baitzuen azken egunera arte.
Lerro hauen bidez gure doluminik sentikorrena helarazi nahi diegu Valentinen familia, lagun eta Gurutze Gorriko kideei. Horretaz gain, gure asebetetze eta poztasuna ere adierazi nahi dugu Andoaingo herrian Valentin bezalako pertsonak ditugulako adiskide eta herrikide."