Udal ikastaroetan izena emateko aukera zabalik, gaurtik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 11a, 09:34

Otsailean abiatuko diren Udal ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 11tik 22ra bitarte luzatuko da, hainbat jarduera ezberdinetan gainera: Argazkilaritza, joskintza 2 jarraipena, joskintza 1 jarraipena, joskintza hastapena, sendabelarrak, puntu eta kakorratz lanak hastapena, makilaia eta zur taila maila ezberdinetan.

Ordaindu beharreko diru kopurua ikastaroaren araberakoa izango da. Urnietan erroldaduta daudenentzat 60-112,5 euro bitarteko prezioak. 18 urte azpikoek eta langabetuek beherapenak izango dituzte. Ikastaro horiek egiteko gutxieneko parte hartze kopurua zortzi lagunekoa izango da. Informazio gehiago urnieta.eus webgunean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!