Makaldegitik arratsaldeko 15:00etan irtengo da Bilboko manifestaziorako autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 4a, 01:00

Sare mugimenduak, “Mugi daitezen harriak” lemapean, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea aldarrikatzeko Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu du. Izena emateko zerrendak Xaxi, Lanbroa eta Irunberrin eskuragarri daude.

Irteera: 15:00 Makaldegitik.

Itzulera: Eguneko autobusa ekitaldia amaitzean eta gauekoa goizaldeko 04:00tan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!