Kale bazterrean kokatu ziren atzo andoaindarrak ilundu bezain laster. Errege Magoei harrera egitera herritar ugari gerturatu zen, eta askok beraiekin argazkiak ateratzeko aukera ere izan zuten. Zumeatik Goikoplazaraino egin zuten ibilbidea, tarteka haurrekin argazkiak ateratzeko geldiuneak eginez. Muxuak eta gozokiak banatu zizkieten, eta zenbaitek, oparien gutura ere eskura eman zieten.