Erregeen kabalgata Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 12a, 01:00

Arratsaldeko 16:00tan erregeei harrera egingo diete San Migel elizan. Bertan egongo dira eta umeekin argazkiak ateratzeaz gain, gutunak ere jasoko dituzte. Segidan, arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera errege magoen desfileari. 

Lobera baserritik behera etorriko da errege-jarraigoa, eta, beraz, haur guztiak Erratzuko zubira hurbiltzeko dei egiten da. Amaieran, Jesus haurtxoari eskaintza egin eta gero, 19:00ak aldera, 0-6 urte bitarteko haur guztiek oparitxo bana jasoko dute udaletxe azpiko arkupeetan.

Trafiko oharra: Egun honetan ere, erretentzioak egongo dira kabalgatak irauten duen epean, eta, hortaz, autorik ez erabiltzea gomendatzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!