"Maila bakoitzeko talde irabazleek kopa bana eta parte hartutako klub guztiek oroigarri bana jaso dituzte Andoaingo alkate Ana Carrere eta Leizaran Eskubaloiko zuzendaritza taldeko kide Manolo Alañaren eskutik. Leizaran E.K.K. oso gustura dago egunaren nondik norakoak ikusirik, txapelketa polita ikusi baita eta gainera harmailetara jende dezente gerturatu da. Guzti honek, txapelketa datorren urteetan ere aurrera eramateko eta hobetzen jarraitzeko animo asko ematen dizkigu”.