Jendetsua izan zen joan zen abenduaren 31n Zizurkildik Villabonara egin zen Aiztondo mailako manifestazio isila. Presoen eskubideak defendatzeko eskaera egin zen, haien Euskal Herriratzea eskatuz. Adunako, Asteasuko, Larraulgo eta Zizurkilgo alkate eta ordezkariek eraman zuten pankarta eta ibilbidearen amaieran, euskal presoak herriratzeko deia egiten zuen idatzia irakurri zuten Villabonako Errebote plazan.