Aiztondoko Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, Urteberriari desio eta ametsak eskatu zizkioten Aiztondo bailarako herritar ugarik Zubimusu zubitik hasi eta Villabona nahiz Zizurkil argiztatuz. Ekimen xume bezain polita izan zen eta antolatzaile nahiz herritarrekin batera, Iñaki Zalakain musikariak, Esne Beltzako Zigor DJk edota Oihana Iguaran bertsolariak hartu zuten parte.