Udalaren esker ona suhiltzaileei eta baserritarrei, atzoko sutearen harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 31a, 19:43

Andoain Udalak prentsa ohar bidez esker ona adierazi die atzo sutea itzaltzen aritu ziren suhiltzaileei eta baita inguruko baserritarrei ere, gertaeren inguruan eskainitako laguntzagatik. Sutea zerk eragin zuen ikertzen ari direla baieztatu ondoren, informazio berria edukitzean zabalduko dutela adierazi dute. Poza agertu dute kalte pertsonalik ez zelako izan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!