Aiztondoko zerua ilusioz argiztatuko dute arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 31a, 12:43

Gaur arratsaldean Aiztondoko zerua ilusioz argiztatu nahi dute Aiztondoko Gure Esko Dago ekimeneko kideek. 18:00etan Zizurkil eta Villabona lotzen dituen Zubimusu zubian elkartuko dira eta Urteberriari erabakia eta desioak eskatuko dizkiote, eskuan argiak dituztela. Horretarako mugikorretako edota etxetik ekarritako linternak erabiliko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!