Urtezaharreko XXXII. Lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 31a, 12:31

Urkamendi eta Zunbeltz elkarteek antolatuta, XXXII. Urtezahar lasterketa izango da gaur arratsaldean Zizurkil eta Villabona artean. 16:00etan abiatuko dira haurrak Zizurkilgo Urkamendi elkartearen paretik, 16:30etan nagusiak. Ibilbidea bukatuta, Urkamendiren kanpoaldean amaituko dute ibilbidea korrikalariek. Nagusiek 6,5 kilometroko ibilbidea burutuko dute, zirkuituari hiru itzuli emanda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!