Astearte arratsaldean iritsiko dira Erregeak Andoainera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 31a, 11:02

Erregeak, bere laguntzaile eta guzti, herrian zehar ibiliko dira urtarrilaren 5ean. Arratsaldeko 17:00etan, Zahar Egoitzara joango dira, bertako aiton-amonei bisita egitera. Oparitxoak emateaz gain, beraiekin solastuko dira. Ondoren, menditik jaitsiko direla ikusiko da eta 18:30ak aldera, Txitibar plazatik Zumea kalerantz joango dira. Ibilbidean zehar, argazkiak ateratzeko geldiuneak egingo dituzte Zumean, Santakrutz zubian, Kale Nagusian eta Bastero inguruan. Horren ostean, Goikoplazara iritsiko dira eta harreraren ostean, balkoitik mezua zabalduko dute. Goxokiak banatu eta haurrekin argazkiak ere aterako dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!