Sua Leitzaran inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 30a, 21:44

Sua piztu da Leitzaran bailaran, Bista eder baserriaren gainaldean, Trentxiki utzi eta Usabelartza eta Adarra aldera joateko pista inguruan.  Arratsaldeko 19:00ak aldera piztu da eta ordutik, Tolosa, Goierri eta Legazpiko suhiltzaileek lanean dihardute. Ana Carrere alkateak adierazi duenez, ez dago kalteturik. Tamaina handiko sutea ez den arren, teknikoki eremu zaila da eta haizearekin sua mendian goruntz doa. Gune aldapatsua denez,  suhiltzaileak gerturatu ezinik dabiltza. Hala ere, euriak itzaltzen lagunduko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!