Izena emateko aukera zabalik dago Kantoi eta Xauxar tabernetan, 3 euroko prezioan. Egun berean 5 euro ordaindu beharko dira. Izena ematerako garaian partaidea haurra edo heldua den zehaztu behar da.
Aurtengoan ere antolatzaileek mozorrotuta agertzeko deialdia egin dute. Eta sari banaketa ekitaldian, mozorro onenak saria lortuko du. Baita sailkapeneko lehen hiru gizoneko eta emakumezkoek ere.