Infantil nesken mailan Errenteriako Ereintza izan zen txapelduna. Infantil mutiletan berriz, irabazlea Urnieta B herriko taldea izan zen, azkeneko partidan garaile izan baitzen Urnietako A taldearen aurka. Kadeteen mailan, neska zein mutiletan irabazlea Eibar Eskubaloia izan zen.
Txapelketa amaitzeko, nesken Ohorezko mailako Zarautzeko Aialaren eta Euskadiko jubenil nesken arteko partida jokatu zen. Udal Kiroldegiko harmailak bete zituzten zaleek partida orekatu eta erritmo handikoa ikusteko. Lehenengo zatia Euskadiko jubenilentzat izan zen arren, bigarrenean Aialako jokalariek beraien esperientzia baliatu zuten garaipena eskuratzeko.
Gabonetako saskiaren zozketa
Aiala eta Euskadiren arteko partidaren atsedenaldian Gabonetako saskiaren zozketa egin zen. Zenbaki saritua 1446 izan zen eta zenbakiaren jabea bertan ez zegoenez, jar dadila kontaktuan lehenbailehen UKErekin 637 240 936 telefono zenbakiaren bitartez.
Hortaz, eskubaloi jardunaldi bikaina larunbatean bizi ahal izan zena eta 2015 urteari agur esateko balio izan zuena. UKEk eskerrak eman nahi die bai parte hartzaileei zein txapelketaren antolakuntzan parte hartu zuten jokalari, entrenatzaile eta zuzendariei; baita txapelketaren kolaboratzaile eta babesleei.