Euskalduna mendi taldeak antolatuta, ongi etorria emango zaio urtarrilaren 1ean Urteberriari Adarra mendian. Alejandro Gonzalezek gidatuta, salda banatuko da bertan bukatzen den arte. Aurreko urteetan mila lagun baino gehiagorentzako salda banatu izan da eta oraingoan ere ez da gutxiago izango. Urteberriarekin 3000 lagun baino gehiago zenbatu izan dituzte Adarran. Inguruko herritarrez gain, Donostia aldetik Adarrara etortzea ohitura aspaldidanikoa da.