Haurren artean 100 parte hartzaile baino gehiago izan zen eta helduetan 120 inguru. Gainera, eskualdeko korrikalari onenetarikoak bertan izan ziren eta horrek lasterketari maila eman zion. Hala ere, herritarrak izan ziren parte hartzaile nagusiak eta azpimarragarria da hori antolatzaileen ustetan.
Asteasuko Udalaren web orrian, Asier Imazek eginiko argazki mordoa aurki daiteke.
Antolatzaileak gustura agertu dira lasterketaren erantzunarekin. Ikusleek ere ez zuten hutsik egin eta ibilbideko txoko guztietan ez zuten animo faltarik izan korrikalariek.
Lasterketa bukatu ostean sari banaketa izan zen, eta horrekin batera hainbat zozketa egin zen. Korrikalariei hamaiketakoa ere eman zitzaien.
Aipatzekoa da ibilbidearen gustagarritasuna, jende gehiena bat zetorren oso ibilbide polita eta aproposa zela esateko garaian.
Krossean bildutako diru guztia El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko gazteei ikasketak ordaintzera bideratuko da.
Goiza bukatzeko, kalejira egin zen herriko trikitilariekin tabernatan zehar.
Krossaren antolatzaileak Lizardi Etxea, Matxintxulo Gazte Asanblada eta Asteasuko Udala izan dira.