Eguraldiak baldintzatuta, Aiztondoko Gure Esku Dago ekimenak antolatutako ‘Argitu erabakia’ deialdian hainbat aldaketa egitea erabaki dute antolatzaileek. Kriseiluekin beharrean, kandelekin edota mugikorretako nahiz etxetik ekarritako linternekin argituko da ‘erabakia’ hitza. Julen Irazusta eta Esne Beltza taldeko Zigor DJrekin batera, abesti bat abestuko da Zizurkil eta Villabona lotzen dituen Zubimusu zubian, 18:00etatik aurrera.