San Millan, Zubimusu eta Pello Mari ikastetxeetako kideek abenduaren 24ko goiza alaitu zuten Zizurkilgo goi nahiz behe bailaratan. Olentzero eguerdian iritsi zen Zizurkil gora, iluntzean behera, Mari Domingiz lagunduta. Urkamendi aldetik plazaraino egin zuten ibilbidea eta, herritarrez gain, Loatzo musika eskola nahiz Bukalai dantza taldeko partaideek egin zieten ongi etorria.