Goizean goiz hasita, Amasa-Villabonako Fleming eta Zubimusu ikastetxeetako kideak nahiz herriko beste hainbat talde Gabon kantuan aritu ziren abenduaren 24an herriko kaleetan barrena. Arratsaldean, Olentzero eta Mari Domingik urteroko bisita egin zuten herrira eta Otsabi auzoan ongi etorria egin eta gero, kalejiran joan ziren herritarrez lagunduta Errebote plazaraino.
Zubimusuko kideak kantuan / Flemingo kideak kantuan / Olentzero eta Mari Domingiren etorrera