Harrera beroa Olentzero eta Mari Domingiri Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Goizean goizetik, herrian zehar etxeetan abestuz ibili ziren Asteasuko gaztetxoak. Txistularien doinuekin, haur txikienekin batera kiroldegira gerturatu ziren, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria emateko. 

[Argazki bilduma ikusi]

Urduritasuna eta ilusioa nabari zen txikienen artean. Guztiek elkarrekin abestu ondoren, haurrek mezua edo txupetea emateko aukera izan zuten, eta trukean, muxuak eta gozokiak jaso zituzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!