Aita Larramendi ikastolaren eskutik, Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24an Andoainera iritsiko dira. Kalejiran ibiliko dira arratsaldeko 18:30etik aurrera, herriko haur guztiak agurtzeko gogoz. Azken orduko aldaketa bat egon da ibilbidean eta iragarri dutenez, Olentzero eta Mari Domingi kiroldegiko zubitik barrena agertuko dira, eta txondorra Espigoian kokatuko dute. Ondoren, Juanita Alkain plazaraino joango dira eta bertan biltzen diren haurrei hitz batzuk eskainiko dizkiete.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!