Lau ataleko liburua
Lehenengo atalean, larrauldarrei egindako elkarrizketak ageri dira. Larrunbide-Etxeberri baserriko Antselmo, Gorotzen baserriko Maria, Larrola baserriko Joxepa eta Lazaro... Horiei guztiei eskerrak eman dizkie Pilik, beraien denbora eta jakituria eskaintzeagatik. Bigarren atalean, usadio zaharrei eta sendabelarrei egin die txokoa. Gai honi buruzko informazioa zabaltzea da atal honen helburua: "Dakiguna gordean eduki ordez, zabal dezagun denen eskura jarriz; hala, denok irabaziko dugu jakindurian". Horrez gain, sendabelarren izendegia ezagutu daiteke, sendabelar bakoitzaren latinezko izena eta argazkiarekin. Azkenik, laugarren atala errezeten atala da, hogei produktu baino gehiago sendabelarrekin nola egin azaltzen duena: ukenduak, xaboia, kremak, xanpuak, xarabeak, olioak, ogia, gazta, ardoak, likoreak...