Urtezaharreko lasterketa, abenduaren 31n, Urkamendi elkartetik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 28a, 01:00

Ohiturari jarraiki, datorren abenduaren 31n, urtea amaitu aurretik, Urtezaharreko lasterketa izango da Zizurkil eta Villabona artean, Urkamendi eta Zunbeltz elkarteek antolatuta.

Kategoria ezberdinetan kilometro kopuru ezberdina izango dute korrikalariek. 16:00etan Zizurkilgo Urkamendi elkartearen paretik abiatuko dira haurrak eta 16:30etan helduak (6,5 kilometro).

Izen-ematea: Urkamendi elkartea eta www.herrikrossa.com.

Sariak izango dira irabazleentzat eta 10 afariren zozketa egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!