Hauteskunde Orokorrak igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 19a, 13:25

Espainiako Gorteetako hautagaiak aukeratzeko hauteskundeak, igande honetan.

Zenbaketan ezusterik ez badago, igande iluntzerako Andoaingo eta Urnietako hauteskundeen emaitzak publiko egingo dira www.aiurri.com wegbunean. Eta horrela, herriz herriko eta probintziaz probintziako Kongresurako eta Senaturako hautagaien emaitzen berri izango dugu. Gipuzkoan EH Bildu eta EAJ-PNV alderdi abertzaleak dira lehen postuetan gailentzeko hautagai nagusiak, baina beste alderdien emaitzak ere adi-adi jarraitu beharko dira. Inkestek diotenez, ohiko alderdiez gain Podemos alderdiak ordezkaritza eskura dezake Gipuzkoan. Ikusi beharko da Podemosen emaitzak zenbaterainoko eragina duen PSE-EE alderdiak jasoko duen boto kopuruan. Ciudadanos alderdiaren kasuan, ez dirudi Gipuzkoan irismen handia duenik.
Aurreko urteetako emaitzak erreferentzia gisa erabiltzeko baliagarri badira ere, alderdi berrien iritsierak nabarmen zaildu ditu aurreikuspen guztiak. Espainiako inkesta guztietan bipartidismoa krisian dagoela adierazten da. Hego Euskal Herriko inkestetan, halere, alderdi abertzaleek indar handiz eusten dute.
2011n, esaterako, PP alderdiak bi herriotan emaitza ikusgarriak lortu zituen. Urte bereko Udal hauteskundeekin alderatuz gero, botoetan bikoitza eskuratu zuten. Lau urte geroago, Udal hauteskundeetan eta Batzar Nagusietan, Mariano Rajoyren alderdiak inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu zituen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!