Ostiral iluntzean ehun ikusleren aurrean Udal antzerki tailerrekoek erakustaldi aparta eskaini zuten. Lehen hiru hilabeteetan landurikoa erakutsi zuten, ia eszenografiarik gabe gorputz expresioa landuz. Clown-a erabili zuten, eta baita poesia ere. Kike Santiago zuzendariak partaideen lana eskertu zuen, maila eta inplikazio handia erakutsi zutelako.