Ekintzaz beteta dator asteburua Villabonara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 18a, 14:53

Gaur arratsaldean, Zubimusu ikastolak 50. urteurrenaren harira grabatu duen ikastolako kanta eta bideoklipa airkeztuko dute Olaederra kiroldegian 19:00etatik aurrera. Aljibe gauen edizio berria izango da gauean, 22:30etatik aurrera.  Gilkitxaro antzerki taldearen eskutik ‘Adarretatik zintzilik’ antzezlana, Galder Perez eta Ane Zabala aktoreekin. Ondoren, BiHozkada taldearen emanaldia: Iñaki Lizaso, Tomas Lizardi, Nahikari Calleja eta Oihan Agirretxe.Gilkitxaro antzerki taldearen eskutik 'Adarretatik zintzilik' antzezlana lehenik. BiHozkada musika taldearen emanaldia ondoren. Barra zerbitzua egongo da. Sarrera: 5€. Biharkoan, Betiko market azokaren txanda Berdura plazan 10:00etatik 19:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!