Gaur, abenduak 18, arratsaldeko 17:30etan Atxulondo Kultur Etxean burutuko den XIV. Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako sari-ematearekin amaituko da Liburuaren Aste Zizurkilen. Teodoro beraren ondorengoek banatuko dizkiete sariak irabazleei eta testuen irakurketa ere izango da ekitaldian. Liburu Astearekin amaituta, Gabonetako ekintzei hasiera emango diote igandean, 13:00etan Zizurkil goran. Miriam Ulanga organo-jotzaileak kontzertua eskainiko du San Millan elizan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!