Primerako giroa sortu dute gaur goizean goizetik Erniobea institutuko ikasleek Villabonako Berdura plazan. Oporraldiaren aurretik, ohi dutenez, etxeko produktu ugari eskainiz eta postu erakargarriak plazaratuz, San Tomas azoka antolatu baitute. Barazkiak, fruituak, etxean egindako tarta eta pastelak, txokolateak, animaliak... Denetariko eskaintza zabal eta koloretsua egin dute.