Gaur arratsaldean aurkeztuko da Herriaren goilara liburua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 17a, 12:41

Gaur, abenduak 17, 'Herriaren goilara' liburua aurkeztuko da arratsaldeko 18:30etan Berdura plazan. Bea Medrano, Javi Rivero, Eneko Amondarain eta Ainhoa Arozena billabonatarrek osatutako taldea, Amasa eta Villabonako hamaika sukaldetan sartu da eta haien historia zatiak nahiz errezeta goxoak bilduz, 118 orrialdeko liburua osatu dute, Villabonako Udalaren babesarekin. Aurkezpenaren ondotik, I. Amasa-Villabonako Rally Gastronomikoaren sari-banaketa izango da. Egoitz Bengoetxea argazkilariak, Joxean Cubero kultur teknikariak eta Herriaren goilara taldeko kideek osatu dute epaimahaia. 100 argazkitik gora jaso da, oso kalitate onekoak asko. Gaur bertan jakingo da argazkilari eta argazki irabazlearen berri. Liburuaren ale bat, Itzalpe jatetxean bi lagunentzako afaria eta Jon Iñaki Ormazabal herritarrak eginiko eskultura jasoko ditu sari bezala. Festari amaiera emateko, pintxo-pote herrikoia izango da iluntzean Berdura plazan, musikaz goxatuta. Liburuko hiru errezeta goxo eskainiko dira pintxo formatuan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!