Aiurriren 463 zenbakia bihar eta etzi artean banatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 16a, 16:51

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, txapelketari eta eskualdeko ordezkari Oihana Iguarani eskaini dio Aiurrik azken azala. Barruan, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal bertsolariek, txapelketan izandako euren esperientziaz gain, finalaz hitz egiten dute. Oihana Iguaranen hitzak ere jasotzen dira, finalera begira. Larraul eta Andoain artean bizi den Maddi Etxeberria gazte nekaezinari egindako elkarrizketaz gain, Andoaingo Basquextreme Folk jailadiaren kronika eta argazkiak biltzen ditu urteko azken zenbakiak. Amasa-Villabonan, berriz, ikastolaren 50. urterrena baliatuta, etorkizunera begira Zubimusuk dituen asmoez jardun dute ikastolako arduradunek. Bestalde,Villabonako bolatoki berriaren aurkezpena ere egiten da. Zizurkilen kasuan, Zizurkilgo neska kirolariek neska gazteak kirola egiten hastera animatzeko egin zuten mahai-inguruaren berri ematen da. Asteasun, bestalde, Gillermo Etxeberria herritarrak osatu dituen bi argitalpenen berri. Horiek aldizkarian jorratuko diren hainbat gai. Osteguna eta ostirala artean izango da Aiurri harpidedunen etxeetan. Urteko lehen zenbakia urtarrilaren 8an banatuko da. Bitartean, webgune nahiz sare sozialetan jarraituko dugu lanean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!