Mari Domingiren bisita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 16a, 16:03

Amasa-Villabonako ikastetxeetako haurrek Mari Domingiren bisita jaso dute gaur goizean. Ikasleek aurrez prestatutako marrazki eta eskutitzak eman dizkiote Mari Domingiri, Olentzerori emateko eta, berak aldiz, Olentzerok emandako ipuinak banatu dizkie liburutegia hornitzeko. Argazkian, Fleming ikastetxeko haurrak Mari Domingirekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!