2-11 urte bitarteko haurrentzat ekintza ugari antolatu dute Aiztondo bailararako. Abenduak 28, 29 eta 30ean 09:30etatik 13:30etara. Abenduaren 28an, malabareak, hamaiketakoa eta psikomotrizitatea. 29n, sukaldaritza, hamaiketakoa eta eskulanak. 30ean, Olentzero, hamaiketakoa eta Gabon festa. Tailer horietan parte hartzeak 50 euroko kostua du eta abenduaren 17an, bihar amaituko da izena emateko epea: 943693930.