2015eko urriaren amaieran, Tindufeko errefuxiatu saharauien kanpamenduetan bizi izandako eurite larriek 20.000 familia inguru utzi zituzten etxerik gabe, eta kanpamenduetako hainbat azpiegitura suntsitu zituzten; horren aurrean, Amasa Villabonako udaletxeak, Andoaingo Udal musika eskolako abesbatza eta Eresargi abesbatzarekin batera Sahararen aldeko kontzertu bat antolatu dute, larunbatean, abenduak 20 arratsaldeko 19:30tan, Villabonako Jesusen Bihotza parrokian eta bertan ateratako dirua ,Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaliko da.