Aurtengoa Berdintasunerako Gunearen XII. ekitaldia izango da, eta urriaren
5etik abenduaren 18ra bitartean egingo da "Gizartea aurrera doa berdintasunerantz. Ez dezagun atzera egin" lelopean. Aurten, ekimenarekin Emakundek gogora ekarri nahi du Beijing-eko Adierazpenaren eta Ekintza plataformaren 20. urteurrena eta Euskal erkidegoko Berdintasun Legearen 10 urte betetzen direla.Maiatzaren Lehena plazan kokatuko da
Ostiral honetan, abenduaren 18an, helduko da autobusa Amasa-Villabonara eta Maiatzaren Lehena plazan egongo da. Ibilgailuak 40 metro koadro ditu, hainbat ekimen gauzatzeko baliabideez hornituta dago (ikus-entzunezkoen pantaila, ordenagailuak, eserlekuak, erakusketak antolatzeko euskarriak ...) eta 25 lagunentzako tokia du. Goizez, ikastetxeetako ikasleek berdintasunarekin lotutako tailerretan parte hartuko dute. Emakundeko begiraleek zuzenduko dituzte tailerrak. Arratsaldean,berriz, autobusa bisitatzeko aukera egongo da izenak aldez aurretik eman gabe.