Zanpatuz taldearen urteko batzarra ostegun honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 14a, 13:53

Zanpatuz mendi elkartearen urteko batzarra eta 2016-ko aurkezpena, ostegun honetan 19:30an Lekaio Kultur Etxean. Aurtengo irteeren errepasoa egingo da, 2016ko ekintzen aurkezpena, federatzeko informazioarekin batera, eta bukatzeko, Alberto Iñurrategiren ‘Paiju Peak’ dokumentala eskainiko da. Bukaeran pintxoak eskainiko dira gerturatzen diren guztientzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!