Mauthausengo kontzentrazio eremua ezagutu zuten billabonatarrei omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 14a, 12:46

Joan zen larunbat eguerdian, Mauthausengo kontzentrazio eremuan egon ziren bi billabonatarrak gogoan izan zituzten Villabonan, Aritza kultur elkarteak eta Oreretako La Ilusion elkarteak antolatutako ekitaldi-omenaldian. Villabonako Kale Nagusian jaio ziren eremu hura ezagutu zuten Adolfo Lozano eta Alberto Beaufort, Mauthausengo eremuaren ondoan zendu zen lehena. Aske geratu zen bigarrena. Adolforen alaba eta senideak Villabonan izan ziren larunbatean, Aritza eta La Ilusion elkarteko kideak, Villabonako Udaleko ordezkariak nahiz herritar ugarirekin batera. Oinkari dantza taldeko dantzariek dantzatu zuten bertan eta Amaia Agirre bertsolariak bertsoak abestu zituen. Amaitu aurretik, Adolfo eta Albertoren jaiotetxeen aurrean, plaka bana jarri zuten, gune bakoitzean Aurreskua dantzatzearekin batera.   

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!