IV. Antton Pebet memorialeko final laurdenak jokatu dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 14a, 11:12

Behar-Zana pilota taldeak antolatuta, ostiral arratsalde eta igande goizean jokatu ziren IV. Antton Pebet memorialeko final laurdenak Beharzana pilotalekuan. Maila altuko pilota partidez gozatzeko aukera izan da bertan.

Kronika: Iñaki Lizaso // Argazkiak: Egoitz Bengoetxea.

ABENDUAK 11, OSTIRALA

KADETEAK:

BAZTARRIKA-GARMENIDA 10

ALBERDI -APEZETXEA 22

Jaialdiko lehen partida honetan, Lazkaoko Baztarrika eta Garmendiak, Zizurkilgo Alberdi eta Goizuetako Apezetxearen aurka jokatu zuten. Errez gailendu ziren bigarrenak, batez ere, Apezetxeak emandako erakustaldiagatik. Izugarri jo zuen bi eskuekin. Pilota bizi astindu zuen eta Alberdik aukera asko izan zituen tantoa amaitzeko. Hala ere, Alberdik gehiago probestu beharko luke bere bikotearen joa eta jokoa. Bikote lazkaotarrak ahal zuena egin zuen, maila oso txukuna eman zuten. Postura politeko pilotariak biak, pilotan oso txukun egin dezaketenak direla erakutsi zuten. Apezetxearen joak erabaki zuen partida.

JUBENILAK:

OIARBIDE-MARIEZKURRENA   22

IRAZUSTABARRENA-ANDUAGA 15

Andoaingo Gaztelekuko Oiarbidek eta Erreka taldeko Mariazkurrena nafarrak Intxurre taldeko Irazustabarrena ikaztegiarrarren eta Huarte taldeko Anduaga lizarrararren aurka jokatu zuten. Oiarbide Matxainen ordez sartu azken uneko eskuko minen ondorioz. Eta baita ongi hutsunea bete. Txapelketan zuzenean sartzeko moduko maila eskaini zuen. Pilota bizi astindu eta partida irabazteko gogo handia erakutsi zuen. Mariazkurrenak, bi beso luzeekin pilota dotore luzatu zuen eta partida erditik aurrera partida puskatu egin zen.

Anduagak pilota errezago galdu zuen eta Irazustabarrena tantoa ezin bukatu egon zen.

NAGUSIAK:

PERU LABAKA-GORROTXATEGI 15

ENEKO LABAKA -AIZPITARTE 22

Bete-beteko partida espero zen lau pilotari bikain hauen aldetik. Peru zizurkildarrak eta Gorrotxategi hernaniarrak Albizturgo Eneko eta Hernaniko Aizpitarteren aurka jokatu zuten. Partidako protagonista Eneko Labaka izan zen. Izugarri jokatu zuen; pilota astindu batetik eta ongo amaitu bestetik. Gorrotxategi oso indartsu hasi zen, pilota asko luzatuz eta dena gozatuz, Partida aurrera joan ahala, pilota zeken batekin Aizpitarte oso eroso egon zen eta Peruri tantoa amaitzea gehiago kostatzen zitzaion. Horrela, bikote irabazlearen aldea handitzen  joan zen eta  22ra iritsi ziren. 

 

ABENDUAK 13, IGANDEA

KADETEAK:

EGIGUREN-MURUA 22

MATA-CUAIRAN  11

Bikote gipuzkoarra lehena, Azpeiti eta Arrasatekoak eta nafarrak bigarrenak, Iruñeako Oberena taldekoak. Gipuzkoarrak hasi eta buka nagusi izan dira. Egiguren mutil luzeak, dotore luzatu du pilota eta Muruak tantoa oso egoki bukatzen dakiela badaki. Matak aukera gutxi izan du. Ikusi da asko jokatzen duen pilotaria dela, baina gaurkoan atzelariaren laguntza gehiago behar izango zuen.

JUBENILAK:

ALBERDI-GASKUE  15

ANSO-ETXEBERRIA  22

Nafar eta gipuzkoar bana bikote bakoitzean. Alberdi azpeitiarrak Aizpuru zuen lagun hasiera batean baino Aizpuruk bere ezina agertu ostean Gaskuek hartu du bere tokia. Beraien aurkari Burlatako Anso eta Etxeberria oiartzuarra aritu dira. Alberdi asko saiatu da alde guztietatik eta Gaskuek ahal zuenean lagundu dio, aurrean ordea bikote sendoa aurkitu dute. Etxeberriak gutxiago galdu du eta Ansok bizi-bizi jokatu du. Bikote moduan gehiago izan dira eta finalerdietarako txartela lortu dute.

NAGUSIAK:

ETXEBARRIA-ERREKA 15

UGALDE-TELLETXEA 22

Bete-beteko partida izan da jaialdia itxi duen hau. Bizkaiko Nabarniz herriko Etxebarriak eta Behar Zanan jokatzen duen Ustaritzeko Errekak Ugalde oiartzuarraren eta Albizturgo Telletxearen aurka jokatu dute. Ugalde, min hartua dagoen Lasoren ordez sartu da txapelketan eta bere lana dotore bete du.

Hala ere, partida ia amaiera arte oso berdindua joan da. Nahiz eta Ugalde eta Telletxea markagailuan aurretik joan partidaren zati handienean, bikote galtzailea gertu mantendu da. Telletxeak pilota gogor astindu du eta Erreka defentsa lanetan ederki moldatu da. Ugaldek ere tanto ederrak egin ditu eta Etxebarria bizkaitarrak lan handia egin du. Bere gantxo bat epaileak txartzat jo duenean puskatu da partida. Zalantza handiko pilotakada izan da, ona eman zitekeena errepikapen ezean. 16-18 eta sakea eskuan izan zitekeena 15-19 izan da eta hala, zuzenean joan dira 22ra arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!