Bertso afaria Peña Santakrutz elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abe. 12a, 11:45

Bart gauean bertso afaria antolatu zuten, eskarmentu handiko bi bertsolarien parte hartzearekin. Aitor Mendiluze herrikidearekin batera Sebastian Lizaso ere bertsotan aritu zen. Deialdiak harrera ona izan zuen elkarteko kideen aldetik, 60 lagun bildu baitziren. Ederki afaltu ondoren, bertsoek gozatu zuten afalostea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!