Aiztondoko Gure Esku Dago ekimenak, urtea amaitu aurretik, ekimen berezia prestatu du Zizurkil eta Villabona lotzen dituen Zubimusu zubian. Abenduaren 31n, arratsaldeko 18:00etan, argiztatutako kriseiluak airera botako dituzte bertan bildutako herritarrek, Urteberriari desioak eta ametsak eskatuz. Kriseiluak Aiztondo bailarako denda ezberdinetan eskuratu ahal izango dira epe laburrean.
Aiztondoko herritarren artean osatutako bideoa