Amasa Villabonako kasuan, hainbat herritarrek pairatu zuten zigor modalitate bortitz hori. Bederatzi kasu aztertu eta dokumentatu dituzte eta honelaxe jaso dute Aritza kultur elkartearen webgunean:
“Aipatu ikerketa honetan oinarrituta badakigu, Villabonan jaio eta II. errepublikan, Ejerzitoko Tenientea izatera iritsi zen Adolfo Lozano Olazabal Mauthausenen alboan kokatutako kontzentrazio eremuan -Gusenekoan- hain zuzen ere hil zela. Bertan urtebete egin zuenean”. Hona ikerketa hori sakonago jasota: http://www.amasavillabonaoroitzen.net/web/eu/artikuloak/57-adolfo-lozano-olazabal-villabonako-tenientea
“Alberto Beaufortek ordea zorte hobea izan zuen, AEBk Mauthauseneko kanpoa askatu zutenean libre geratu baitzen. Ez dakigu ordea zer gertatu zen gero”.
Bihar eguerdian, justizia, aitortza eta erreparazioa egikaritzeko ahaleginean urrats berri bat emango dute. Herritar oro Errebote plazara gonbidatu dute elkarteko kideek.