Kirol Astearen baitan, ‘Hamabi orduz kirolean Zizurkilen’ jardueraren txanda izango da bihar, abenduaren 12an. Goizeko 10:00etan haurrei zuzendutako kirol eta jokoak izango dira Intxaur pilotalekuan. Eguerdian Halterofiliako Eguberrietako torneoa, leku berean. 20:00etan Urrezko Aizkolarien kopa eta Urrezko Harrijasotzaile txapelketako finalerdiak ere bai. Gauean, berriz, urteen poderioz Zizurkilen sona handia bereganatu duen XIX. Gau Krosa izango da. 22:00etan haurren korrika saioa eta 22:30etan nagusiena.
Eta biharamunean: