Zizurkilgo Udalak badu erronka edo helburu berezi bat: zizurkildar neska gazteak kirola egitera erakartzea, hain zuzen ere. Horretarako, haiei zuzenduta bereziki, Aitziber Ibarbia (atletismoa), Lurdes Gorostegi (halterofilia), Nagore Iraola (atletismoa) eta Maitane Aburuza (pilota) kirolari zizurkildarrek mahai-ingurua eskainiko dute gaur, abenduaren 11n, arratsaldeko 19:00etan Atxulondon. Kirola egitearen garrantziaz hitz egingo dute, euren hastapenak azaldu eta kirol jarduerek eskaintzen dituzten onuren berri ematearekin batera.