Villabonako Udaleko kultura sailak, Amasak burujabetza lortu zuela 400 urte bete direnean, kultur etxean antolatuko duen erakusketaren hasiera atzeratu egin dela jakinarazi du. Eragozpenak barkatzeko eskatzearekin batera, erakusketa prestatzen lanean ari dira eta Eguberri guztian zehar zabalik egongo dela aurreratu dute.