Asteburu honetan Jai Alai Blues filma eskainiko da Gurea zineman. Dokumental zoragarri horretan, zesta-puntak munduko hainbat frontoitan bizi izan zituen une gorenak eta gainbehera azaltzen dute beren protagonistek.
Igandean, abenduaren 13an, 19:00etan, 19:30eko pelikularen aurretik, solasaldi txiki bat izango da Gorka Bilbao zuzendariarekin, Zigor Etxebarria produktorearekin eta Angelito Ugarte billabonatarrarekin, protagonistetako bat da eta.