Txulobi pilota eskolak bizi-bizirik darrai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko urt. 27a, 01:00

Urtez urte gero eta pilotari gehiago biltzen du Adunako taldeak, herrian pilota bizirik dagoela erakutsiz. Palaz, neska koadrila handia dabil gainera. Txulobi pilota eskolako kide den Iñaki Lizasok jakinarazi du taldearen berri.

Egun 33 pilotari ari dira entrenuetan. Errendimendu mailan infantiletan, eskolartekoan benjamin eta alebinetan ere jokatzen dute.

Txulobiko haurrek bestalde, eskuz –Angeluko topaketetan, Udazken-Udaberri festetan, Ataria, Aiztondo, Zizur, Malerreka, Leintz Gatzaga, Zizurkilgo torneoan, edota Trans-ernio torneoan– eta palaz –Gipuzkoako eskolartekoan, Gipuzkoako txapelketa eta topaketa ezberdinetan  eta beste hainbat torneoetan– ere parte hartzen dute.

Txulobi pilota eskolak ezingo luke aurrera egin haurren  Gurasoen laguntzarik gabe, Adunako Udalaren eta, nola ez, inguruko enpresa pribatuen laguntzarik gabe. Horregatik, eskerrik beroerak eman nahi dizkiete Txulobi pilota eskolako antolakuntza taldeak.

Bestalde, Txulobiko ateak irekita daude, pilota eskolan jokatzen hasteko eskuz zein palaz edo eta beste era batetan  parte hartu nahiko lukeen edonorentzat: dela egunerokoan laguntzen, laguntza ekonomiko bitartez etab.

Urtero legez Adunako Txulobi pilota eskolak bere saskia atera du aurten ere. Saskia Adunako Uztartza jatetxea dago ikusgai eta egutegi-errifak 1€-tan daude bertan salgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!