Hautagaiekin batera, GBBko presidentea den Joseba Egibar, Jokin Bildarratz senataria eta Irun-Brinkola linea hartzen duen hainbat herrietako alkateak izan dira: Beasaingo Aitor Aldasoro, Ordiziako Josemi Santamaria, Urnietako Mikel Pagola, Amasa-Villabonako Iban Agirre eta Andoaingo bozeramaile Mari Jose Izagirre.
Agirretxeak adierazi duenez, “Estatuari trenbideen eskuduntza exijitzen diogu Gernikako Estatutoan onartu bezala, guk hobeto kudeatu dezakegu eta”. Gipuzkoatik Kongresurako hautagaiak salatu du Errege Dekretu bidez linea guztiak interes orokorrekoak izendatu dituztela, horrela eskumenen transferentzia aukera guztiei ateak itxiz. Gobernu zentralak eskumenak Euskadira transferitzen ez dituen bitartean, Madrilgo Kongresuko eta Senatuko talde jeltzaleek, Euskadi eta Gipuzkoako interesen alde egingo dute: RENFEko geltokien beharrei erantzunez eta RENFEko jardueren planean sartuta egon gaitezen eskatuz.