Ostirala 4,
1) Urretabizkaia - Murgiondo 22 Urmeneta - Martija 13
Urretabizkaia oso bizi. Pilota astinduz eta frexko. Murgiondo oso seguru eta bikain. Martija nafar gazteak asko joka dezakeela erakutsi zuen, eskuin bizia du. Urmeneta txukun. Erdira arte partida berdindua.
2) Etxebarria - Erreka 22 Peña - Perez 19
Etxebarria gernikarra onena. Izugarri jokatu zuen. Errekak hutsak egin zituen, baina tarte onak ere izan zituen. Peña eta Perez beren mailatik behera aritu ziren, agian. Tantoak galduz eta egitea kosta.
Igandea 6,
1) E. Labaka - Aizpitarte 22 Maiz - Esnaola 9
Labaka-Aizpitarte bikoteak erraz irabazi zuen. Besteak baino ohituagoak halako partidak jokatzen, gutxiago galdu eta gehio egin zuten.
2) Azpiri - Kastillo 22 Santxo - Arrieta 21
Partida bikaina. Erritmo eta lan handikoa. Pilotakada piloa jotakoa. Arrietak atzetik asko jokatu zuen. Beraiek proposatu zuten horrela jokatu nahi zutela. Aukera eman eta ez zuten hutsik egun. Arrietak eman eta gutxi galdu. Santxok erraz egiten zituen tantoak. Kastilloren lana onena. Hasi eta buka jo, arrimatu eta gutxi galduz. Azpiriri tantoa amaitzea kosta. 18-11 aurretik bi aurrelariak, baina sake batzuk tarteko eta pilotakada batzuk galdu eta asko arrimatzean ondorioz 18-21 bizkaitarrak. Ondoren Santxoren erremateekin 21-21. Partida ederra.